Eh Bizirik energia berriztagarrien industriako eragileen eta politikoen aurrean bilduta, makroproiektuak eta LAP gelditzearen alde europako industria eolikoaren urteroko biltzarrean

Lurraren defentsan diharduten Euskal Herriko talde eta plataforma desberdinek indarrak bateratu dituzte multinazionalen zein inbertsio-funtsen mesedetan lan egingo duten eta gure natura eta landa-eremua suntsituko duten makro proiektuen inposizioari aurre egiteko asmoz. Elkartasun honen fruitua da Euskal Herria Bizirik, Lurraren Defentsan sarea. Gaur egun, bai makroporiektu hauek instalatzeko eskaeren ugaltzeak zein onartzeke dagoen Energia Berriztagarrien Arlokako Lurralde Egitasmoan aintzat hartzen diren proposamenek, 150 instalazio inguru eraikitzea ekarriko dute. Funtsean, hauek mendietan eta nekazaritza-eremuetan kokatu nahi dituzte eta gure naturan, ekonomian, historian zein kulturan eragin zuzena izango dute. Hau guztia, gainera, gizartearen iritzia aintzat hartu gabe, gehiengoak proposamenari uko egingo liokeela kontuan hartuta. Hori dela eta, gaur BECen kontzentrazio deialdia egin dugu. Egunotan Wind Europe Annual Event 2024 (Europako industria eolikoaren urteko ja...