Eh Bizirik energia berriztagarrien industriako eragileen eta politikoen aurrean bilduta, makroproiektuak eta LAP gelditzearen alde europako industria eolikoaren urteroko biltzarrean

 

Lurraren defentsan diharduten Euskal Herriko talde eta plataforma desberdinek indarrak bateratu dituzte multinazionalen zein inbertsio-funtsen mesedetan lan egingo duten eta gure natura eta landa-eremua suntsituko duten makro proiektuen inposizioari aurre egiteko asmoz. Elkartasun honen fruitua da Euskal Herria Bizirik, Lurraren Defentsan sarea.

Gaur egun,  bai makroporiektu hauek instalatzeko eskaeren ugaltzeak zein onartzeke dagoen Energia Berriztagarrien Arlokako Lurralde Egitasmoan aintzat hartzen diren proposamenek, 150 instalazio inguru eraikitzea ekarriko dute. Funtsean, hauek mendietan eta nekazaritza-eremuetan kokatu nahi dituzte eta gure naturan, ekonomian, historian zein kulturan eragin zuzena izango dute. Hau guztia, gainera, gizartearen iritzia aintzat hartu gabe, gehiengoak proposamenari uko egingo liokeela kontuan hartuta.

Hori dela eta, gaur BECen kontzentrazio deialdia egin dugu. Egunotan Wind Europe Annual Event 2024 (Europako industria eolikoaren urteko jardunaldia) antolatuta dago eta berdez makillatutako burbuila ekonomiko berria elikatu nahi duten munduko enpresarien eta politikarien bozeramaileak elkartuko dira. Zehazki, hurrengo aldarrikapenak ditugu.

1. Proiektu mota hauek instalatu ahal izateko baimenak eta Lurralde Egitasmoaren egungo izapidatzea berehala etetea eskatzen dugu: kulturan, naturan, ekonomian eta historian eragin negatiboak dituelako, gure lurraldea eskaintzaile hoberenari saltzen diogulako edo behintzat hipotekatu. Bai erredakzioan zein garapenean gizartea parte hartzea erabakigarria izango den beste egitasmo bat bideratzea eskatzen dugu.

2. Natur baliabideen suntsipen sistematikoa geldiaraztea. Geroz eta agerikoagoak dira txikizio honen ondorio ekologikoak eta sozialak. 9 muga biofisikoetatik 6en gainditzeaz eta egonkortasun ekologikoaren itzulerarik gabeko arriskuaz kontziente izanik, ingurugiroarekin harremantzeko modua oinarritik aldatzearen beharra aldarrikatzen dugu.

Paradigma aldaketa premiazkoa da: pertsonak eta natura sistemaren erdigunean kokatuko dituena, politika guztietan osasunaren kontzeptua txertatuko duena eta ondorioz, larrialdi klimatikoaren testuinguruan balio ekologikoak erabakigarriak izatea kontuan hartuko duena. Aldarrikapen hau Lurraren defentsaren aprilaren 13ko Azpeitiko manifestazioan oso presente egongo da.

Gizarte eztabaida oinarri duen diseinua defendatzen dugu: EAEko gizartearen kontsumoak eta horniketak zentroan jarriz, orube urbanizagarrietan sostengatzen diren irtenbideetan oinarrituz eta energia sortzeko deszentralizazioaren eskema baliatuz.

Bide honetan berebizikoa da inposatu nahi dituzten makroproiektuei EZETZ BOROBILA ematea. Energia berriztagarriak bai, baina ez horrela! Makroproiekturik ez! 

Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sarea




 


Comentarios