Barakaldoko kontzentrazioa, pertsonak eta natura errespetatzen dituen energia-trantsizioko beste eredu bat aldarrikatzeko, negozio-nitxoen bilaketaren aurrean.

Urtarrilaren 26a NBEk iazko abuzutuan aldarrikatutako "Energia Garbiaren Nazioarteko Eguna" ospatuko da lehen aldiz. Mendietan Eolikorik EZ-Barakaldo plataformak egun honetan aldarrikatu nahi dugu, energia garbien aldeko apustua egiten dugun heinean,, gure mendien defentsaren alde eta energia eolikorako industrialde erraldoia bihurtzeko asmoaren aurk gaudela. Hala ere, garbi esan ehar dugu ez dugula energia nuklearra energia garbi bezala ulertzen. Osasunareko eta ingurumenerako oso arrikstusuak diren eta milaka urtez aktibo dauden hondakinak sortzen baititu. Eusko Jaurlaritzak diseinatutako plangintzaren aurka gaude, plangintza ekonomizista delako, eta oligopolio elektrikoen eta putre funtsen gustukoa; gure natura-ondarea haien esku jartzen baitu. Plangintza politiko horrek ez du bat egiten NBEren aipatutako ebazpenarekin. Horren hitzaurrean, honako hau aldarrikatzen da: "…garapen jasangarria hiru dimentsioetan — ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa — modu orekatu eta ...